XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta zerbait yanda, indartu zan (19a) Saul.

Ukuzia izan arte barutan egon zan.

Arrezkero, bideak erasanda, goseak aulduta, ta atsekabeak erabat akituta zeukan, zerbait yanda zuspertu zan.

Ikustun alazki egin zaneko oarrok, arretaz urrenez urren azaltzean, osagilleari dagokionez idazten omen du Luka'k.

Esanak esan, eta Saul'en onbideratzea argi ageri dalakoan gaude.

Dana, edestiari dagokionez dago, gezurrak ez dira orrela asmatzen.

Gertari arrigarri au ordea, bestera azaltzen, egiñalak egin ditute yakintsu siñesgabeak.

Alperrik!.

Egiari ez diote argia kendu al izan.

Beren uste ustelak, ezurteko sagarren antzera, arrak yota daude: ta aize putz andi bage, adar gañetik eroritzen diran sagar ustelen antzera, goiz edo berandu, ustelduta lur yoko dute.

Barne-zimikoz larri ta atsekabe omen zioan Saul, Damasko'ra bide egiñez: bideak nekatuta, egikizunaren arduraz artega, bere buruarekiko gorrotoz, ekurugaitz.

Eguzkiak yandako ordeka goritik itzalpe ozkirrietara igaro-ala, nonbait, sukar galgarriak yo omen zun ta zorabioak artu.

Bat-batean, egundañoko ekaitza sortu, tximistak odeiertz zabala istatu, ostotsak burrunba egin ta oñaztarriak irauli omen zun.

Gero, buruarengo zorabioz sorgor, aldi bateko begi-lausoz gelditu ei zan.

Ez al da bitxi?.

Ziri eder au sartu nai zigun Renan'ek, etzun irudimen antzurik.

Ala izan zala demagun.

Euzki-zorabioa ta onbideratzea bestelakorik dira, noski: ura larrienik danean, sena galdurik datza eria: sukarraren lillura besterik ez du uzten atzean, eria baitaratzean.

Orrela, bizibide osoa kataskan aldatu, ta erabateko yoera berria artu ditekenik ez dugu uste.

Siñesgabeok asmatutako alatza arritzekoagoa deritzagu, Yainkoak esku-artzea baño.

Luzeegi ez dezagun yardun ipui oni buruz.

Geroago, Paul'ek berak esanari gagozkiola, iñolako barnezimikorik etzun atematen ordun.

Gerokoan, beiñolakoen garbai-miñez apalik iraun zun, Yesu esetsi zula-ta; onela, ordea, ez-yakitez yardun izan zun (I Tim., I, 13); Yesu Nazaretarraren izenari gogor egiten bearturik zala etsita zegon (Bid. Eg. XXVI, 9); arrezkero, Yainkoaren naya erabat betetzen zulakoan zegon, biotz barnez bakerik.

Azalkizun oberik, ordea, Germani'ko yakintsuak idoro dutelazkoa antz eman diteke.

Ustela, ala ere.

Siñestunen aurka, eztabaidan gogor ari izana omen zan Saul, bere esanetara aiek erakartzeko.

Ezariezarian, berriz, Saul'en burua atzeman zuten aien esanak, ta Yesu Nazaretarra, agindutako Mesia izan zitekela uste izan zun, bere erriaren yareigille ta atzerrien itxoikizuna izan ere.

Astiro astiro auznarrean erabillitako asmo au, Damasko ondoan, umatu ei zan, alabearrez.

Egin-egiñean ere, bere buruari gogor eginda, Yesu berpiztua ikusi miña bellakaturik omen zan.

Balitz'ko olan burni gutxi izaten omen da.

Germani'tarrok ez bide dute giza-gogoa ezagutzen.

Adimen utsez, iratxo lilluragarririk ez da ekartzen.

Adimenaren bide bakarraz barna, Yainkoaren egia arkitzea oso luze ta mingarri izaten da, zenbait onbideratuen atzeak erakusten dunez.

Ez da egunetik biaramonera egiten dan lana.

Ta urratsez urrats, elburura gogoa eldu ondoren, larrialdi gorri aren oroi zulagarriak bere baitan oi dirau.

Orrelakorik, baña, etzan gertatu Saul'en onbideratzean.

Bat-batean, erabateko kistar billakatu zan.

Beste Bidaliak bezain egitan Yesu'ri itz egin ziola, egia da: baita Bera ikusi ere.

Ori, ordea, Yainkoak adeitsuki, ala naita, gertatu zan (Gal., L, 15-16).

Saul'ek, ordea, Yesu'ri ostikoka zeragoion; beraz, gogor egin zion, onbideratzean bertan: Yaunak esan baitzion: lan gogorra dakartzu eztenari ostikoka (XXVI, 14).

Uztarriari lotutako idi zakarrena, ordea, ostikoka ari izan arren, itaurrean danak, bere oldarrez, nai dunaruntz darama.

Lur yo erazi zion Yainkoaren eskupean, eskuko da Saul are biurritzeko: alare, onik etziola ekarriko, alde aurrez zirautson Yesu'k.

Alatz onen gora andia Eliz guraso guziak aipatzen dute.

Lazar'en berpizkundeari baño yaramon geiago egiten dio Augustin deunak (Enarratio in Psalmos, II).

Bertan, Yesu berpiztuaren egiztabide berria arkitzen du Krisostomo Yon deunak (...).